lunes, 16 de noviembre de 2009

Gehiengo sindikalak krisiaren aurkako aurrekontuak eskatuko ditu Gasteizen

2009/11/10

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuetako ordezkariak datorren ostiralean, hilak 13, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuen egitasmoaren aurkako protesta egingo dute Gasteizen.
Gehiengo sindikalak krisiaren aurkako aurrekontuak eskatuko ditu Gasteizen

Ekitaldia goizeko 11etan hasiko da Aizto Enparantzan eta Legebiltzarraren aurrean amaituko da. Mobilizazioa “Hamar urrats, eredu berri baterako” lemapean irailean abiatu zen kanpainan kokatzen da.

Adolfo Muñoz “Txiki”, idazkari nagusiaren esanetan, EAJ, PSE, PP, eta Hamaikabat alderdiak bat datoz eskuineko politika egiteko orduan, "ekonomi alorrean aldaketa suposa lezakeen neurri bat ere hartzen ez duten bitartean".

Era honetan, plastilinazko klase politikoa da eta enpresari eta kapitalaren nahien arabera aldatzen direla, azpimarratu du. “Erabaki ekonomiko eta sozialetan alderdi bakar baten moduan aritzen dira ”.

Bestalde, pobreziaren aurkako neurriak murrizten direnean, Gipuzkoako foru aldundiak ondareen gaineko zergak bertan behera uzterakoan 60 miloi euro galdu direla, salatu du.

No hay comentarios: