ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU-k osatzen duten gehiengo sindikalak mobilizazioetara joko du. Protesta ekintza hauen bitartez maiatzaren 21eko greba orokorrari jarraipena eman nahi dio gehiengo sindikalak.
Egun horretan manifestazio jendetsuak egin ziren Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan; kalera ateratzeko deialdi honek herritarrek egun horretan kalean adierazi zutenari jarraipena eman nahi dio.
Maiatzaren 21ean greba deitzera bultzatu zituzten arrazoi berberak izan dituzte ahoan ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuetako arduradunak mobilizazioak aurkezterakoan. Langileontzat egoera oso larria izaten jarraitzen du.
Hala, irailaren 22an Donostian ekitaldia eta manifestazioa egingo dituzte. Azaroaren 13an, berriz, mobilizazioa egingo dute Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren aurrean, eta irailaren 11n Iruñean, Nafarroako Parlamentuaren aitzinean. Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiei bilerak eskatuko dizkiete.
Adolfo Muñoz “Txiki”k adierazi du patronalak lehen baino ozenago egiten dituela bere eskakizunak, eta gobernuek haren esanetara jarraitzen dutela politika desegokiak aplikatuz."Bestelako eredu ekonomiko-sozial baten alde egiten dugu apustu. Eredu horrek hiru printzipio hauek ditu oinarri: gizarte-justizia, berdintasuna, eta aberastasuna eta lana banatzea ”
Enara Muñoz
http://www.ela-sindikatua.org
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario