jueves, 6 de diciembre de 2007

Jornada laboral sin límite: ¿esto es la Europa del progreso y del bienestar? Que paren que yo me bajo

Lanaldia 60 ordura luzatzeko akordioa egiten saiatuko dira gaur Bruselan

ERREDAKZIOA

Bilbo

Alde batekoek asteko 48 ordutan utzi gura dute gehienezko lanaldia. Beste aldekoek 65 orduz lan egitea ere legezko bihurtu gura dute. Eta litekeena da, beraz, erdibideko akordioa edo hitzartzea: 60 ordu, baina ez kasu denetan. Proposamen horren alde egingo du Portugalgo Gobernuak gaur, Europako Batasuneko (EB) estatu kideek duten bileran.

Europako Batasuneko presidentetzan Portugal dago une honetan, eta Europa iparraldeko eta hegoaldeko herrialdeen arteko adostasuna lortzen saiatuko da. Frantziako, Espainiako, Italiako eta Greziako gobernuek ez dute beharrezko ikusten oraingo araudia aldatzea: lanaldia, orobat, 48 ordukoa izatea -orain arte bezala- eta hortik gorako ate guztiak ixtea proposatu dute. Erresuma Batuko, Alemaniako eta Poloniako Gobernuek, aldiz, egunero 10 ordutik gorako lanaldiak ezartzeko aukera eman gura diete enpresaburuei. Muga guztiak kendu gura dituzte, finean.

Estatukide talde bien eskaerek talka egin dute azken urteotan, eta lanaldien inguruko zuzentaraua adosteke dago aspalditik. Badirudi, ordea, negoziazioak gaurko bileran desblokeatu daitezkeela. Izan ere, taldez aldatzeko prest dago Frantzia, baldin eta batzarrak Aldi Baterako Lan Enpresen (ABLE) araudia egokitzen badu -ABLEekin kontratua duten langileek lehenengo egunetik lanean ari diren enpresako beste lankideen baldintzak izatea nahi du Frantziako Gobernuak-.

No hay comentarios: